dekanoa
Notario-elkargoaren burua, elkargo horretako gobernu-organoen burua ere badena.
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren barruan, dekanoen batza da gobernu-organo gorena, eta bertara biltzen dira Espainiako 17 notario-elkargoetako dekanoak.
dekretua
Estatuaren gobernu-organoek emandako ebazpen edo xedapen orokorra.
Adibidea. Errege-dekretuak dira Ministroen Kontseiluak ematen dituen arauak. Autonomia-
-erkidegoetako gobernu-kontseiluek ere dekretuak ematen dituzte.
dekretu(-)legea
Lege-lerruneko
xedapena da. Ministroen Kontseiluak dekretu-legeak eman ditzake, halakoak organo legegilearen mende jarri gabe, presazko arrazoiak tartean daudenean. Diputatuen Kongresuak, 30 eguneko epean, dekretu-legea berretsi beharko du; berretsi ezik, ondorerik gabe geratuko da.
Adibidea. Uholdeak edo hondamendiak gertatzen direnean, aparteko zenbatekoak onesteko lege-dekretuak eman ohi dira, baita presazko neurri ekonomikoak hartu nahi direnean ere.
deuseztasuna
Egintza juridikoaren baliogabetasuna, horrek eraginik gabe uzten dituenean aurretiaz egindako jarduera guztiak. Deuseztasunaren arrazoiak izan daitezke, besteak beste, oinarrizko betekizunak ez izatea edo formaren inguruko akatsen bat izatea.
diligentzia
Diligentzia, izatez, akta da; akta horretan agertzen da zein forma eta inguruabarretan betearazten den epailearen erabakia. Era berean, notario-diligentziak ere badira izan; horiei esker, aurretiazko agiri batean agerrarazten da denboraren aldetik geroago gertatu den jardueraren bat.
Adibidea. Notario-akta egiletsi da, eta, akta horren bitartez, notarioari eskatu zaio norbaiti agindeia egitea. Notarioak, aktaren data zein izan eta biharamunean, agindei hori egiten du. Jarduera hori aktan islatzen da, jarraian, diligentzia bidez, notarioaren sinadurarekin.
diruzkoa
Eskudiruari buruzkoa edo horri dagokiona.
Gaztelaniaz, “deuda pecuniaria” eta “deuda de dinero” sinonimoak dira.
distritoaren ordezkaria
Bera da, notario-distrito jakin batean, elkargoaren zuzendaritza-batza ordezkatzen duen notarioa.
diziplina(-)erantzukizuna
Notarioen kidegoari dagokionez, horixe da notarioak lanbideko arauak, arau etikoak edota arau deontologikoak betetzeko duen mendekotasuna; notarioak, betebehar hori hautsiz gero, penalizazioa jasan beharko du. Horrela, zerbitzuaren beraren eta notarioen kidegoaren irudia bermaturik geratzen da. Lege bidez araututa dago erantzukizun hori.
diziplina(-)zuzengarria
Organo eskudunek notarioari jarri ahal diote zehapen hori, jardunean egindako akatsen ondorioz.
dohaintza
Negozio juridiko horren bitartez, norbaitek, askatasunez, hala nahita eta doan, beste inori eskualdatzen dizkio bere ondasun guztiak edo batzuk.
Ondasun higiezinak dohaintzan emanez gero, nahitaezkoa da eskritura publikoa egitea; ezin da hori agiri pribatuan egin.
Adibidea. Gurasoek seme-alabei, maiz-sarri, ondasun higiezinak ematen dizkiete dohaintzan, eta, horretarako, eskritura publikoa egiten dute. Dohaintza da, halaber, ibilgailuren bat edo dohaintza-emailearen jabetzapeko beste edozein objektu opari gisa ematea, nahiz eta balio txikikoa izan (esaterako, liburu bat); horretarako, dena den, ez da formalitate berezirik bete behar.
dohaintza unibertsala
Norbaitek beste inori bere gaurko eta etorkizuneko ondasun guztiak
dohaintzan ematea,
dohaintza-hartzailea
dohaintza-emailearen jaraunsle bihurtuz.
doktrina
Norbaiti zerbait irakasteko ematen zaion gida-lerroa.
Zuzenbidea interpretatzeko balio duten lanen multzoa ere doktrina da, hain justu ere, zuzenbidearen iturrietatik bat.
dokumentatu
Dokumentatzea da espedienteari batzea hori ebazteko beharrezkoak diren agiri guztiak.